MUGIMENT KIROL TXARTELA
Mundakak bat egin du mugiment kirol txartela ekimen bateratuarekin
Mugiment Kirol Txartela doako 'txartel birtuala' da. Bere helburua erabiltzaileei kirola sustatzea eta kirol eskaintza zabaltzea da. Horren bidez, abonatuek sarean atxikita dauden beste udalerrietako kirol-instalazioak erabili ditzakete, abantailak esanguratsuak dira.
Txartela birtuala da, internet-eko konexioa daukan gailua besterik ez da behar.
Ondoren, deskargatu Google Play-n eta App Store-n mugiment kirol txartela app-a. Jarraian, datu pertsonalak eman, baita posta elektronikoa, NANa eta dagokigun kirol entitatea zehaztu ere. Behin entitatea baliozkotuta, abisua jasoko du erabiltzaileak. Momentu horretatik aurrera, arazo barik erabili ahal izango da mugiment kirol txartela.
App-ean zehazten da kirol txartelara atxikita dauden udalerrien zerrenda.
Egun udalerri hauek dagoz atxikita programara:
Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Getxo, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein eta Mundaka.