MUNDAKirolA!!!

MUNDAKirolA!!!

martes, 4 de agosto de 2020

PROTOKOLO COVID19: KIROL TALDEEN ISLA KALE KATXAREN ERABILERA

1.- TALDE BAKOITZAK BERE “OSASUN ARDURADUNA” IZAN BEHAR DU.


2.- ALDELEKUAK ITXITA EGONGO DIRA BAINA KOMUNAK ZABALIK.


3.- TALDEKA SARTU KANTXARA HARMAILAKO SARRERA ERABILIZ. 
     TENPERATURA HARTU eta ESKUAK GARBITU.


4.- SARTZEN DIREN GUZTIEK KIROL FUNTZIOA IZAN BEHAR DUTE.


5.- KIROL TALDE BAKOITZAK ESKUAK GARBITZEKO BERE GELA EKARRI BEHAR            
     DU ETA TALDEKO MATERIAL GUZTIA ERABILI OSTEAN GARBITU BEHAR DU.


6.- KIROLA EGITEKO ERABILIKO DUTEN PLAIERAK EZIN DIRA KALETIK 
     EKARRITAKOAK IZAN.


7.- HARMAILAN ETA KANTXAN EZIN DA JENDERIK EGON.


8.- MUSUKOEN ERABILERA, KANTXAK EZIK, DERRIGORREZKOA DA ESPAZIO 
     GUZTIETAN.


9.- BOTILA INDIBIDUALAK ERABILI BEHAR DIRA, EZIN DA PARTEKATU.


10.- KIROLARIEK, IZERDIRAKO BI ESKUOHIAL EKARRI BEHAR DUTE: 
      IZERDIRAKO eta KONTAKTUA SAIHESTEKO (INSTALAKUNTZAKO EDOZIEN 
      MATERIAL (BANKUA, LURRA...) ERABILTZERAKOAN ESKUOHIALA JARRIZ).


11.- IZERDI-KONTZENTRAZIOA EGON DIREN “LEKUAK” GARBITU BEHAR DIRA.


12.- EKINTZA BAKARKAKO ARIKETETARA GIDATUA JOAN BEHAR, SEGURTASUN  
        DISTANTZIA BERMATUZ.


13.- KIROLARIEN ARTEKO KONTAKTUAK ESKATZEN DUTEN ARIKETARIK EZ DIRA 
        EGIN BEHAR.


14.- PETOAK, KAMISETAK, ESKUOHIALAK... EZIN DIRA PARTEKATU.


15.- ENTRENAMENDUAK EZIN DU 1,15KO IRAUPENA GAINDITU.


16.- ENTRENAMENDU BATETIK BESTERA GUTXIENEZ 15 MINUTUKO TARTEA 
        EGON BEHAR, ESPAZIOAREN AIREZTAPENA SUSTATZEKO.


17.- ENTRENAMENDUA BUKATU OSTEAN IRTEERA KANTXAKO “EMERGENTZIA 
        ATETIK” EGIN BEHAR DA.


18.- HURRENGO TALDEA SARTUKO DA BEHIN AURREKO TALDEA KANPOAN 
        DAGOENEAN. KANTXA BARRUAN BAKARRIK TALDE BAT (ZUMBA/BOXEO). 


19.- TALDEAREN ARDURA DA SINTOMAK DITUZTEN KIROLARIK EZ SARTZEA.


PROTOKOLO HAU EZ BETETZEAK, TALDEAK ANTOLATUTAKO ENTRENAMENDU GUZTIAK ETETEA EKARRIKO DU. PROTOKOLO HAU PANDEMIAREN BILAKAERAREN ARABERA EGUNERATUKO DA.



OSASUN ARDURADUNAJARRAIAN AIPATZEN DIREN NEURRIAK BEHAR BEZALA BETETZEN DIRENAZ ARDURATUKO DEN ETA BERNATUKO DUEN PERTSONA:


 1.- ENTRENAMENDU HASIERAN TENPERATURA HARTZEA KIROLARIEI ETA HAIEKIN HARREMANETAN DAUDEN TEKNIKARIA GUZTIEI, ETA ARRETA BEREZIA JARTZEA SINTOMATOLOGIAREN AGERPENARI. 


2.- ENTRENAMENDU GUZTIETAN PARTE-HARTZEEN ZERRENDA-KONTROLA ERAMATEA ETA UDALETXEKO KIROL ARDURADUNAGAZ PARTEKATZEA.


3.- KIROLARIEK NAHIZ TALDE TEKNIKOKO KIDEEK ENTRENAMENDUTIK KANPO MUSUKOAK ERABILTZEA ETA SEGURTASUN DISTANTZIA ERRESPETATZEA.


4.- COVID-19ren BALIZKO FOKUEN JARRAIPENA EGITEA KIROLARIEN HURBILEKO EREMUETAN (BIZI DIREN HERRIA, LANTOKIA, FAMILIA, etab.), OSASUN SAILAK HERRIOTAR GUZTIENTZAT EZARRITAKO IRIZPIDE OROKORREN ARABERA.


5.- COVID-19ren SINTOMATOLOGÍA ANTZEMANEZ GERO, OSASUN ARDURADUNAK, OSAKIDETZAKO ZERBITZUETARA BIDALIKO DU KASUA, OSASUN PUBLIKOKO PROTOKOLOAK APLIKATZEKO.

UDALETXEKO KIROL ARDUNADUNARI ABISUA EMAN.

PROTOKOLO COVID19: MALLONA


1.- TALDE BAKOITZAK BERE “OSASUN ARDURADUNA” IZAN BEHAR DU.


2.- SARTZEKO-IRTETZEKO SURFak SARRERA NAGUSIA ERABILIKO DU ETA
     ARRAUNak “ARRAUN-ATEA”. 

     SARTZERAKOAN: TENPERATURA HARTU eta ESKUAK GARBITU.


3.- SARTZEN DIREN GUZTIEK KIROL FUNTZIOA IZAN BEHAR DUTE. EZIN DA
     KANPOKO JENDERIK EGON.


4.- KLUB BAKOITZAK ESKUAK GARBITZEKO BERE GELA EKARRI BEHAR DU.
     TALDEKO MATERIAL GUZTIA ERABILI OSTEAN GARBITU BEHAR DU.


5.- KIROLA EGITEKO ERABILIKO DUTEN PLAIERAK EZIN DIRA KALETIK
     EKARRITAKOAK IZAN.


6.- MUSUKOEN ERABILERA, ESPAZIO KOMUN GUZTIETAN DERRIGORREZKOA DA


7.- BOTILA INDIBIDUALAK ERABILI BEHAR DIRA, EZIN DA PARTEKATU.


8.- KIROLARIEK BI ESKUOHIAL EKARRI BEHAR DUTE: IZERDIRAKO ETA  
     KONTAKTUA SAIHESTEKO (INSTALAKUNTZAKO EDOZIEN MATERIAL (BANKUA,
     LURRA...) ERABILTZERAKOAN ESKUOHIALA JARRIZ).


9.- IZERDI-KONTZENTRAZIOA EGON DIREN “LEKUAK” GARBITU BEHAR DIRA.


10.- EKINTZA BAKARKAKO ARIKETETARA GIDATUA JOAN BEHAR, SEGURTASUN
     DISTANTZIA BERMATUZ.


11.- KIROLARIEN ARTEKO KONTAKTUAK ESKATZEN DUTEN ARIKETARIK EZ DIRA
     EGIN BEHAR.


12.- PETOAK, KAMISETAK, ESKUOHIALAK... EZIN DIRA PARTEKATU.


13.- ENTRENAMENDUAK EZIN DU 1,15ko IRAUPENA GAINDITU.


14.- ENTRENAMENDU BATETIK BESTERA GUTXIENEZ 15 MINUTUKO TARTEA
     EGON BEHAR, ESPAZIOAREN AIREZTAPENA SUSTATZEKO.


15.- HURRENGO TALDEA SARTUKO DA BEHIN AURREKO TALDEA KANPOAN  
     DAGOENEAN. KANTXA BARRUAN BAKARRIK TALDE BAT. 


16.- TALDEAREN ARDURA DA SINTOMAK DITUZTEN KIROLARIRIK EZ SARTZEA.


PROTOKOLO HAU EZ BETETZEAK, TALDEAK ANTOLATUTAKO ENTRENAMENDU GUZTIAK ETETEA EKARRIKO DU. PROTOKOLO HAU PANDEMIAREN BILAKAERAREN ARABERA EGUNERATUKO DA.


PROTOKOLO COVID19: ALDALEKU-KOMUNEN ERABILERA

* ALDALEKUEN ERABILERA:


1.- GOIZEZ ZABALIK - ARRATSALDEZ ITXITA.


2.- GEHIENEZ 2 PERTSONA BARRUAN. 

     1,5 m-ko SEGURTASUN DISTANTZIA MANTENDUZ.


3.- PERTSONEN ARTEKO KONTAKTU FISIKORIK GABE.


4.- DUTXETAN PERTSONEN ARTEKO DISTANTZIA DUTXA BATEKOA. 

     DUTXEN ERABILERA ALTERNOA.


5.- ITXAROTEKO UNEAN NAHITAEZKOA DEN 1,5m-ko DISTANTZIA FISIKOA.


6.- TAKILEN ERABILERA MURRIZTU.



* KOMUNEN ERABILERA:


1.- GEHIENEZ PERTSONA BAT KOMUN BAKOITZEAN. 

     1,5 m-ko SEGURTASUN DISTANTZIA MANTENDUZ.


2.- PERTSONEN ARTEKO KONTAKTU FISIKORIK GABE.


3.- ESKUEN GARBIKETA ERABILERA AURRETIK.


4.- ITXAROTEKO UNEAN NAHITAEZKOA DEN 1,5m-ko DISTANTZIA FISIKOA.


5.- ILE-LEHORGAILURIK EZIN DA ERABILI.




PROTOKOLO HAU PANDEMIAREN BILAKAERAREN ARABERA EGUNERATUKO DA.


PROTOKOLO COVID19: ENTRENAMENDUAK HASTEKO

1.- AIRE ZABALEKO ENTRENAMENDU FISIKOA LEHENETSIKO DA.


2.- UNE BAKOITZEAN EZARRITAKO EDUKIERA ETA GEHIENEKO 

     ENTRENAMENDU-TALDEAK ERRESPETATZEA.


3.- HASTEKO, BANAKAKO ENTRENAMENDUAK EGINGO DIRA, PIXKANAKA

     TALDE TXIKIEKIN EDO POSTU ESPEZIFIKOEKIN AURRERA EGINGO DA, ETA 

     AZKENIK, TALDE OSOA ELKARTUZ AMAITUKO DA (TALDEKO KIROLEN 

     KASUAN). GUTXIENEZ 3 ASTE.


4.- AHAL DEN GUZTIETAN, KIROL-JARDUERA EGITEN DEN BITARTEN, 

     GUTXIENEKO SEGURTASUN-DISTANTZIA MANTENDU BEHARKO DA, 

     KIROLARIEN ARTEKO ELKARREKINTZA EGON BEHAR DELA ULERTZEN DEN

     JOKALDIETAN IZAN EZIK.


5.- ENTRENAMENDUETARA IRISTEAN ETA HAIETATIK ATERATZEAN, PERTSONEN

     ARTEKO 1,5mko DISTANTZIA MANTENDU BEHAR DA, 


6.- ENTRENAMENDUAK ATEAK ITXITA EGINGO DIRA, IKUSLERIK GABE, 

     GURASORIK GABE...



7.- KIROLARIAK

     - MATERIALA PARTEKATUZ GERO, HIGIENE ETA GARBIKETA NEURRIAK 

      APLIKATUKO DIRA.

     - EZ DA EDARIRIK, JANARIRIK, LINIMENDURIK EDO BESTELAKO 

      PRODUKTURIK PARTEKATUKO, EZTA OSASUN-PRODUKTURIK EDO LEHEN 

      LAGUNTZAKORIK ERE.


8.- TALDE TEKNIKOA

     - JARRAITU EGIN BEHAR DITUZTE COVID-19ren AURKAKO PREBENTZIO ETA  

      HIGIENE NEURRI OROKORRAK, OSASUN AGINTARIEK ADIERAZITAKOAK.

     - KIROLARIEKIN BILERA TEKNIKOAK EGIN AHAL IZANGO DIRA, BETIERE 

      SEGUSTASUN-DISTANTZIA MANTENDUZ ETA BABES-NEURRIAK ERABILIZ.

     -  ARDURADUN BAT IZENDATUKO DA, KLUBEKO KOORDINATZAILEARI ETA 

      OSASUN ARDUNADUNARI GORABEHEREN BERRI EMATEKO.



PROTOKOLO HAU EZ BETETZEAK, TALDEAK ANTOLATUTAKO ENTRENAMENDU GUZTIAK ETETEA EKARRIKO DU. PROTOKOLO HAU PANDEMIAREN BILAKAERAREN ARABERA EGUNERATUKO DA.

GOMENDIOAK KIROL-TALDE LANA

  • KIROL MOTA BAKOITZERAKO PROPOSAMENA


            SURFa: KONTAKTU GUTXIKOA.


  • BAKARKAKO JARDUERA ARAZO BARIK HASI NORBERAK BERE MATERIAL IZANEZ GERO.
  • MATERIALA KLUBEAN: 

- OSASUN-ARDURADUNA COVID-19ren PROKOLOA BETETZEKO.


            ARRAUNA: KONTAKTU HANDIKOA.


  • JARDUERA BAKARKAKO JARDUERAK BAINO GEROXEAGO HASI.
  • GARBITASUN NEURRIAK AREAGOTU. 
  • JARDUERA TRAINERUAN  DERRIGORREZ KAMISETAGAZ, AHAL IZANEZ GERO MAUKA LUZEKOA. AHAL IZANEZ GERO MALLA LUZEEKIN.
  • DEBEKATUTA JARDUERA TRAINERUAN OINUTSIK.

            BOXEOa: KONTAKTU OSO HANDIKOA.


  • GARBITASUN NEURRIAK AREAGOTU. 
  • BAKARKAKO LANA LEHENESI EDO 1,5mko SEGURTASUN-DISTANTZIA MANTENTZEN LAGUNTZEN DUTEN ARIKETAK LANDU AHAL DEN NEURRIAN.
  • KONTAKTUZKO LANAGAZ PROGESIBOKI HASI BEHAR DA KONTAKTU GEHIAGO BAIMENTZEN DENEAN ETA LEHIAKETAK HASTEN DIRENEAN.
  • ERABILIKO DIREN MATERIAL-KOMUNEN GARBITASUN NEURRIAK AREAGOTU (ESKULARRUAK, ZAKUA), HASIERAKO FASEETAN HEUREN ERABILERA SAIHESTU.


            ZUMBA / GORPUTZ ADIERAZPENA: KONTAKTU GUTXIKOA.


  • BAKARKAKO JARDUERA ARAZO BARIK HASI NORBERAK BERE MATERIAL IZANEZ GERO.


    ESKUBALOIA eta ARETO-FUTBOLA: KONTAKTU GUTXIKOA.


    • EZ PARTEKATU EDATEKORIK, ESKUOHIALAK... INDIBIDUALIZATU DAITEKEEN MATERIL GUZTIA (PETOAK, BALOIAK...).
    • OSASUN-ARDURADUN BAT IZATEA.
    • HERRI BEREKO KIROLARIEKIN HASI (BALORATU NOIZ ETA NOLA SARTU BESTE HERRIETAKO KIROLARIAK JARDUERAN).
    • KIROLARIAK TALDE-LAN MURRIZTUETAN BANANDU ETA MANTENDU BETI TALDE-LANA TEKNIKARI BERDINAREKIN (ESPAZIO-DENBORA ANTOLAKETA).
    • ANTOLATU ORDUTEGI-LANA ETA KONTROL ZEHATZA ERAMAN.
    • ENTRENAMENDU EREMUAN JENDERIK EZ, EZTA HARMAILETAN ERE.

    • JARRAIBIDE OROKORRAK:

         + TALDE-LAN MURRIZTUAK (BETI BERDINAK).

         + SEGURTASUN DINTANTZIA MANTENDU (KONTAKTURIK EZ).

         + LAN-INTENTSITATE BAXUA-ERTAINA: SAIHESTU GEHIEGIZKO AIREZTAPENA.

         + ENTRENAMENDU IRAUPENA: LABURRA-ERTAINA.

         + KIROLARIEN ARTEAN MATERIALEKIN KONTAKTURIK EZ (adb.: baloia).


    • TOKIKO KUTSADURA TASAREN ARABERA BAIMENDU:

         1.- TALDE-LAN MURRIZTUAK (BETI BERDINAK).

         2.- TALDE-LANA:

             + TALDE HANDIAGOAK.

             + KONTAKTU HANDIAGOA.

             + LAN-INTENTSITATE HANDIAGOA.

             + ENTRENAMENDU IRAUPENA: LUZEAGOA.

             + KIROLARIEN ARTEAN MATERIALEKIN KONTAKTUAN.

             + ALDALEKUEN ERABILERA.